DAPASen inguruan

DAPAS (Deploying AAL Packages at Scale – AAL paketeak eskalan aplikatu) proiektuaren xedea da irtenbide berritzaile bat ematea, adineko pertsonen eta horien senideen premiak oinarritzat hartuta. Iraganean arrakasta handiz garatutako AAL proiektuak bilduko ditu proiektu honek: besteak beste, Emma, DALIA, zocaalo, kwido eta RelaxedCare, hainbat enpresek hainbat herrialdetan garatutakoak. Irtenbide berritzaile horiek produktu jakin batekin konbinatuko dira, azken hori eskala handiagoan bana baitaiteke, eta beraz, jende askoren bizi kalitatea hobe baitezake.

Lehenik eta behin, segurtasuna areagotu, eguneroko bizitzako jarduerak babestu eta komunikazioa errazteko zerbitzu pakete bereiziak bateratuko ditu DAPASek. Bigarren, DAPASek beharrezko antolakuntza eta teknika egiturak zein esparruak eraikiko ditu pakete horien inguruan, era horretan, eskala handiagoan produktuak banatu eta plug & play (konektatu eta piztu) instalazioa egin ahal izateko.

Hirugarren, paketeek erabiltzaileengan duten eragina ebaluatuko du DAPASek, baita instalazio eta banaketa prozesua ere hiru herrialdetan —zehazki, Portugalen, Luxenburgon eta Austrian—, bakoitzak kultura eta hizkuntza ezberdinak dituela kontuan hartuta.

Irakurri gehiago …