Lege oharra

Copyright

Copyright © DAPAS consortium. Copyright legeak babesten ditu webgune honetan argitaratutako edukia eta lanak. Copyright legearen esparrutik kanpo webgune honetako edukia kopiatu, prozesatu, banatu ala edonola erabili ahal izateko, edukiaren egileek horretarako onespena eman beharko dute aldez aurretik.

Erantzukizun mugatua kanpo estekak direla eta

Hirugarren webguneetara joateko estekak ageri dira gure webgunean (“kanpo estekak”). Webgune horietako edukia gure kontrolpean ez dagoenez, ezin dugu kanpo eduki horrengatiko erantzukizunik gure gain hartu. Edonola ere, estekatutako webguneetako informazioa eman duena izango da erantzulea informazio horren edukiaren eta zehaztasunaren aurrean. Esteka horiek webgunean ezarri diren unean, ez dugu lege urraketarik antzeman. Hala ere, lege urraketaren bat antzeman bezain laster, dagokion esteka berehala ezabatuko dugu.

Erantzukizun mugatua barne edukia dela eta

Arreta handiz eta gure ezagutza guztia erabiliz osatu dugu gure webguneko edukia. Hala ere, ezin dugu erantzukizunik gure gain hartu orrietako edozein eguneratuta ez mantentzeagatik, bertako edukia osatuta ez egoteagatik edo zehatza ez izateagatik.
Lege orokorrek xedatutakoaren arabera, orri horietan ezarritako gure edukiaren aurrean daukagu erantzukizuna. Hala ere, §17 ECG legearen arabera, zerbitzu emaile gisa, ez gaude behartuta gure webgunean eman edo gordetako kanpo informazioa monitorizatzera. Lege urraketa jakin bat gertatu dela jakin bezain laster, dagokion edukia ezabatuko dugu. Ildo horretan, lege urraketaren berri izaten dugun momentutik aurrera bakarrik eskatu ahal izango zaigu erantzukizuna.

Datuen babesa

Gure webgunean sartzean, sarbideari buruzko informazioa gorde daiteke gure zerbitzarian (data, ordua, atzitutako orria). Hala ere, horrek ez du esan nahi datu pertsonalak aztertzen direnik (adibidez, izena, helbidea edo helbide elektronikoa). Datu pertsonalak biltzen badira, ahal dela behintzat, erabiltzailearen onespena eskatzen da aldez aurretik. Ez zaie hirugarrenei datu pertsonalik lagako, erabiltzaileak horretarako berariazko onespenik eman ez badu.
Bereziki aipatu nahi dugu datuak Internet bidez transmititzeak (adibidez, mezu elektroniko bidez) segurtasun ahultasunak izan ditzakeela. Beraz, ezinezkoa da datuak erabat babestea hirugarrenen sarbidearen aurrean. Beraz, ezin dugu segurtasun ahultasun horien ondoriozko erantzukizunik hartu gure gain.
Erabat debekatuta dago argitaratutako harremanetarako datuak hirugarrenek erabiltzea publizitate helburuetarako. Eskatu gabeko publizitaterik bidaltzen bada (esaterako, spam mezuak), lege ekintzak abian jartzeko eskubidea dugu.