/ July 9, 2020

65 erabiltzaileren baino gehiagoren etxean ezartzen ari da jadanik DAPAS sistema berria Cáritas Coimbra, aparteko segurtasun- eta higiene-estandarrei jarraikiz.

Larrialdi-egoeran, bertan behera geratu ziren tresna digital berritzaile horien entrega eta instalazioa; hala ere, pandemiak eragindako gizarte-isolamenduko egoera gero eta handiagoen ondorioz, prozedura berriak sortu zituen DAPAS aplikazioaren taldeak, tabletak azken erabiltzaileei segurtasunez emate aldera.

AAL (Ambient Assisted Living) konponbideen aurreko proiektuen emaitza arrakastatsuak biltzen ditu DAPAS sistemak. Adineko helduen premietan oinarritutako konponbide berritzailea da, eta haien bizi-kalitatea hobetzea du helburu, honako hauen bitartez: komunikazio-tresnak, jokoak eta hitzorduen eta sendagai-hartualdien programazioa. Gainera, DAPAS aplikazioa beren mugikorretan instalatuz, parte-hartzaileen senide eta lagunak errazago jarri ahal izango dira harremanetan beraiekin, testu-mezu edo bideodeien bidez; hala, COVID-19aren pandemiak eragindako distantzia eta isolamenduari aurre egingo diete. Sistemaren eraginkortasuna eta onarpena egiaztatuko du Cáritas Coimbra-k urtebetez, 40 parte-hartzailerekin.

Osasun Zuzendaritza Nagusiaren (OZN) jarraibideen arabera planifikatu zen instalazio segurua. Ekainaren 17, 18 eta 23an, Santo António zahar-egoitzako eta S. Pedro zentro sozialeko erabiltzaileek tabletak jaso zituzten; DAPAS taldeak garbitu zituzten aurretik, eta, parte-hartzaileei zuzenean entregatu baino lehen, berriz desinfektatu ziren. Ohiko zaintzaileak baino ez zen harremanetan jarri parte-hartzaileekin, eta proiektuko ikertzaile-taldeak beti mantendu zuen segurtasun-tartea. Maskarak, eskularruak eta soluzio hidroalkoholikoak erabili ziren prozedura osoan zehar. Azkenean, segurtasun-arau guztiak betetzeari buruzko txostena osatu zuten parte-hartzaileek. Ohiko zaintzaileek ere jarraibideak jaso zituzten, eta txostena bete zuten instalazioa aurreikusitakoaren arabera garatu zela berresteko.

Pilotu-proiektua jarraitzeko asmoa dago, mundu osoko egoera kontuan hartuta, parte-hartzaileei erosotasun, segurtasun eta entretenimendu gehiago emate aldera.

AAL Europako programak (Active Assisted Living – ICT for Ageing, 2017) eta, Portugalen kasuan, Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak finantzatzen dute batera DAPAS.

Ikusi DAPAS sistema entregatzearen une batzuk hemen:


Share this Post