Deploying AAL Packages at Scale
DAPAS proiektuaren xedea da irtenbide berritzaile bat ematea, adineko pertsonen eta horien senideen premiak oinarritzat hartuta. Zerbitzu bazkide ezberdinen funtzio arrakastatsuak konbinatzen ditu DAPASek. Irtenbide berritzaile horiek produktu bakar batean bildu eta hobetu egingo ditu, hori eskala handiagoan banatu ahal izateko eta era horretan, adineko pertsonen eta horien senideen bizi kalitatea hobetzeko. Tabletako aplikazio gisa sortuko da DAPAS produktua: hodei euskarri bat izango du, eta hardware osagai adimendunak eta ahots bidezko laguntzaile bat ere izango ditu. Horrez gain, DAPASek beharrezko antolakuntza eta teknika egiturak zein esparruak eraikiko ditu pakete horien inguruan, era horretan, produktuak eskala handiagoan banatu eta plug & play (konektatu eta piztu) instalazioa egin ahal izateko. Urtebeteko saiakuntza fasearen bidez, produktua ebaluatu eta probatu egingo da. 120 adineko pertsonek zein horien zaintzaile formal eta informalek 3 kokaleku pilotutan parte hartuko dute (Austrian, Luxenburgon eta Portugalen).
Saiakuntza fase horretan zehar, produktua ebaluatu egingo da, produktua erabiltzen duten partaideak kontrol talde batekin konbinatuz.
Proiektuan zehar aztertuko diren datuetako bi hauek dira: errentagarritasuna eta banaketa prozesuaren onarpena. Proiektu horren emaitza gisa, baieztapen zientifiko argiak eman ahal izango dira datu horien inguruan. Gainera, zerbitzu paketeek erabiltzaileen eta horien senideen eguneroko bizitzan duten eraginkortasuna, hain zuzen ere erabiltzaileen ikuspegia kontuan hartzen duena, dokumentatu egingo da eta hobekuntza gehiago egiteko erabiliko dira emaitzak. Merkatuaren ikuspegitik zerbitzu pakete ezberdinak onartzea proiektua neurtzeko modu garrantzitsu bat ere bada, eta eragina nabaria izan beharko litzateke proiektuaren amaieran. Proiektuaren helburua da merkaturatzeko prest dagoen produktu bat edukitzea, aurretik zehaztutako ezaugarri guztiak txertatuta dituena.